Vignemalen hildako mendizaleak oroitu ditu Aizkorrik
50 urte bete dira Fernando Terradillos ordiziarrak, Sebastian Sanchez beasaindarrak eta Jose Luis Orbegozo azpeitiarrak istripua izan zutela.
Aizkorri Mendizale Elkarteko kideak Vignemale mendian.Aizkorri Mendizale Elkartea 1976ko ekainaren 28an, Frantziako Pirinioetako Vignemale mendia (3.298 metro) igotzen ari zirela, Fernando Terradillos ordiziarrak eta Sebastian Sanchez beasaindarrak, Jose Luis Orbegozo azpeitiarrarekin batera, istripua izan zuten, eta bertan hil ziren.
50 urte bete dira aurten istripu hartatik. Hiru mendizaleak oroitzeko, omenaldi gisa, Aizkorri Mendizale Elkarteko kideek Vignemale mendira igo dira joan den asteburuan.














