Ordiziako Artzain Eguna iruditan
Gaur ospatu dute Idiazabal Gaztaren denboraldiari hasiera eman dion Artzai Eguna. Ordiziako kaleak ardiz, artzainez eta gaztaz bete dira beste behin ere. Goiz partean poliki hasi da jendea inguratzen, baina hamaikak alderako, herriguneko kaleak bete egin dira. Artaldearen pasaerako unean, kale nagusiaren bi aldeetara pilatu da jendea. 2.000 buruk zeharkatu dute kalea, hiru artaldetan banatuta.
Artaldeen pasaeraren ondoren, Idiazabal Gazta berriaren aurkezpen ekitaldia egin dute. Gazta berriaren mozketa ordea, ezin izan dute ohiko moduan egin. Izan ere, Jose Mari Goenaga, Handia filmeko gidoilari ordiziarra zen lan hori burutzekoa. Goenaga ordea, Sevillan dago lanagatik eta atzo hegazkinez etortzekoa bazen ere, haizeagatik bertan behera gelditu zen hegaldia. Horregatik, sinbolikoki gazta mozten ageri den bideoa bidali du, eta hura ikusi ahal izan da aretoan. Bertan, «Idiazabal gazta, gure paisaiaren esentzia» dela azaldu du Goenagak. Haren faltan, bere amak, Izaskun Balerdik eta Joseba Usabiaga Handia filmeko aktoreak ebaki dute gazta berria.
Ekitaldi berean, Idiazabal Jatorri izendapeneko erregulartasun sariak ere banatu dituzte. 2017 urteko Erregulartasun-kalitate sariak Legazpiko Makatza gaztandegiko Aitor Mantxolak eta Udabeko (Nafarroa) Dorrea Gaztandegiak jaso dituzte. Zacarias Puente Kantabriako Gazta Kofradiaren sortzailea ere omendu dute, Euskal Herritik kanpo Idiazabal Gazta zabatzeko egindako lana eskertzeko. Puente «oso pozik» agertu da jasotako omenaldiagatik, «Idiazabal gazta berea sentitzen» baidu.
Artzantzari babesa
Ordiziako udaletxeko batzar aretoa txiki gelditu da aurten ere, ekitaldi nagusirako. Bertan bildu diren agintari eta ordezkari publikoek, artzainek egiten duten lana eskertu eta haien babesa agertu diete. Haien artean ziren Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko sailburuordea, Xabier Arruti Foru Aldundiko Landa Garapeneko zuzendaria, eta Jose Migel Santamaria Ordiziako alkatea, besteak beste. Jose Mari Uztarroz Idiazabal jatorri izendapeneko presidenteak ere hartu du hitza eta «artzainen esfortzua eta artzaintzaren balioak aitortu eta eskertu» nahi izan ditu.
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna
Ordiziako Artzain Eguna













