145
KILO LIBURU LAZKAONLiburuaren Egunean, herenegun, Lazkaoko Gerrikok antolatu zuen liburu zaharren merkatu txikian 145 kilo saldu ziren; kiloa, euro batean jarri zuten. Atzera geratutako tituluak ziren, altxorrak tartean: euskara ikasteko metodoak, arik...
Liburuaren Egunean, herenegun, Lazkaoko Gerrikok antolatu zuen liburu zaharren merkatu txikian 145 kilo saldu ziren; kiloa, euro batean jarri zuten. Atzera geratutako tituluak ziren, altxorrak tartean: euskara ikasteko metodoak, ariketak, eskolako testu-liburuak, eleberriak… Dendako liburuek ere %10eko deskontua zuten. Etenik gabe gerturatu zen jendea. Egun «borobila» izan zela eta, pozik geratu dira sustatzaileak ere.












