Artisau eran ekoitzitako 17 garagardo dastatzeko aukera egongo da etzi
Ordiziako kultur ekimenei bultzada emate aldera dator hirugarrenez, Emaneurre taldeak antolatuta, Euskal Herriko Artisau Garagardoen Azoka larunbatean. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako 17 garagardo ekoizle izango dira Ordiziako Plaza Nagu...
Ordiziako kultur ekimenei bultzada emate aldera dator hirugarrenez, Emaneurre taldeak antolatuta, Euskal Herriko Artisau Garagardoen Azoka larunbatean. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako 17 garagardo ekoizle izango dira Ordiziako Plaza Nagusian.
Etzi, larunbata, eguerdiko 12:00etan irekiko dute azoka eta 15:00ak arte egongo da zabalik; arratsaldean, berriz, 18:00etatik 01:00era arte egongo da garagar-doak erosi eta dastatzeko aukera.
Azokan parte hartuko duten ekoizleen garagardoen artean onena ere aukeratuko dute. Aurreko bi edizioetan, Falken (Gasteiz) izan da irabazlea.
Jatekoa eta musika ere bai
Mota desberdinetako 17 garagardo egongo dira aukeran. Horrez gain, Oiangu baserrikoei esker jatekoa ere ez da faltako. Musika, berriz, Deidra folk taldearen eskutik etorriko da.













