Merkataritzako bonuekin 10 euro aurreztu ahalko dira, Lazkaon
Astelehenean hasiko da kanpaina, ekainaren lehenera arte. 40 euro pagatu txartelak, eta 50 euroren balioa eros liteke. Lazkaoko 53 komertzio dira partaideHirugarren urtean jarraian, lazkaotarrek herriko merkataritzan erabili ahal izateko bonu-sistema i...
Astelehenean hasiko da kanpaina, ekainaren lehenera arte. 40 euro pagatu txartelak, eta 50 euroren balioa eros liteke. Lazkaoko 53 komertzio dira partaide
Hirugarren urtean jarraian, lazkaotarrek herriko merkataritzan erabili ahal izateko bonu-sistema izango dute aukeran. Lazkaon merkatari elkarteak eta udalak astelehenean jarriko dute indarrean, eta ekainaren 1era arte baliatu ahalko dira txartelak.Aurreko bi urteetako baldintza berdinetan garatuko da kanpaina. Herritar bakoitzak, 40 euro ordainduta, 50 euroren balioa duen txartel sorta erosiko du. 10eko bost zatitan banatuta dator. Ondoren, parte hartuko duten 53 denda, zerbitzu edo tabernatan trukatu beharko dituzte txartel horiek. Hala, 10 euro aurreztuko du bakoitzak.
Bonu bakoitzak dituen bost txarteletatik bi, gutxienez, Lazkaon elkarteko kide diren komertzioetan gastatu beharko da.
Udalak 300 txartel atera ditu, eta udaletxean jarriko dituzte salgai, astelehenean. Pertsona bakoitzak bonu bat eros dezake gehienez, Nortasun Agiria erakutsita. Etxeko beste kideen NAk ere eraman ditzake, txartelak haien izenean erosteko.
Herriaren «onurarako»
Lazkaoko merkataritza «kalitatezkoa eta askotarikoa» dela iritzi dio Iñaki Estensoro arloko zinegotziak. «Herrian erosteak, zerbitzuak eta zerbitzuetan lanean ari diren lazkaotarren lanpostuak mantentzen laguntzen du. Negozio eta lanpostu gehiago sortzeko aukera ere gehitzen du», azaldu zuen, atzo, prentsaurrekoan. Lazkaon elkarteko zuzendariak eta zenbait kide eduki zituen alboan.
Herritarrei, erosketak herrian bertan egiteko eskaera egin diete bi erakundeek, «herritarren onurarako baita». Kontzientzia hori indartzen jarraituko dutela aurreratu dute Lazkaoko Udalak eta Lazkaonek. Udazkenean eta Gabonetan beste kanpaina bana izango direla iragarri dute.












