Neskato batek jaso du IGO kanpainako lehen saria Lazkaon
LAZKAO // Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren lehen zozketa egin dute Lazkaon. Sadia Gadoulit hamar urteko neskatoak jaso du 30 euroko erosketa-bonua. Euskarazko liburuetan erabili ahalko du. Geronimo Stiltonen Gaztazko piramidearen misterioa bibl...
LAZKAO // Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren lehen zozketa egin dute Lazkaon. Sadia Gadoulit hamar urteko neskatoak jaso du 30 euroko erosketa-bonua. Euskarazko liburuetan erabili ahalko du. Geronimo Stiltonen Gaztazko piramidearen misterioa bibliotekatik hartu, irakurri, eta iruzkin fitxa bat beteta lortu du. Irakurtzeko zaletasuna pizteko kanpainak maiatzaren 31ra arte iraungo du.