Astelehenean hasiko da udako kirol eta aisia zerbitzuetarako izen-ematea
Lazkaon haurrentzat kirol eta aisia eskaintza antolatu du udalak, udarako. Bi zerbitzuetarako izen-ematea astelehenean irekiko dute, maiatzaren 27ra arte. Informazio eta izen-emate orriak ikastolan banatuko dizkiete umeei, eta kiroldegian ere badaude h...
Ludoteka edo aisialdi zerbitzua ekainaren 25etik uztailaren 27ra izango da, 10:00etatik 13:00etara (75 euro). 09:00etan hasteko aukera ere izango da (100 euro). 180 haurrentzat tokia dago, HH3tik LH6ra bitartekoak (2006-2014 urteetan jaioak).
Jolas giroan, jarduera, eskulan, tailer eta ekimen ugari egingo dituzte haurrek.
Kirol ikastaroak
Udako kirol sorta ere prest jarri dute, aldi berean. Ekainaren 25etik uztailaren 20ra izango dira ikastaroak. Kirolanitza ikastaroa izango da berritasuna aurten: egunean bi orduan, kirol ugari egingo dira.
Haur Hezkuntzatik batxilergora bitarteko haur nahiz gaztetxo lazkaotarrentzat da. Izen-emate orriak kiroldegian utzi behar dira.
HH eta LHkoentzat 15 ikastaro desberdin jarri dituzte aukeran: igeriketa, irristaketa, tenisa, aerobica eta zunba, gimnastika, arku tiraketa, pilota, mendi bizikleta, eskalada, triatloia, piraguismoa eta kirol anitzekoak.
DBH eta batxilerrekoentzat, piraguismoa, funkya, pilatesa eta barruko txirrindularitza.












