Lazkao Txiki Musika Eskolak aste osoan entzunaldiak egingo ditu
Musika Astea atzo hasi zuen Lazkaoko Lazkao Txiki Musika Eskolak. Ikasturte bukaerako musika-emanaldiak eskainiko dituzte ikasleek, tresnaka ba- natuta. Piano eta gitarrako hasi berriak, bateriakoak eta ikasle helduak aritu ziren atzo.Gaur, musika tre...
Gaur, musika tresnen erakustaldia eta tailerra egingo dituzte, 13:30ean, kultur etxean. Hari tresnen kontzertua (17:30, San Prudentzio ermitan) eta piano eta gitarrakoena (19:00, kultur etxean) daude. Bihar, gitarrako gaztetxoak (17:00, musika eskolan) eta trikitikoak (18:30) ariko dira. Ataunen ere bada kontzertua, bihar 19:00etan, Ataungo konbo taldeen saioa, Troskaeta tabernan.
Ostegunerako, musika tresnen tailerra (13:30), tailerretako ikasleen emanaldia (17:30, Areria) eta konboen kontzertua (19:00, frontoian) jarri dituzte. Ostiralean, azkenik, Zirika Zirkusen musika, zirko eta animazio ikuskizuna (17:00, plazan), eta kantukoen emanaldia (19:00, kultur etxean).












