Anne Mintegi teniseko promesa gaztea
Anne Mintegi tenislari idiazabaldar gazteak Mutua Madrid Open txapelketa irabazi du, 16 urtez azpiko kategorian. Mintegik nabarmendu du«orain arte lortutako garaipenik garrantzitsuena» dela asteburukoa. Haren jaioterrian, Idiazabalen, merezitako harr...

Anne Mintegi tenislari idiazabaldar gazteak Mutua Madrid Open txapelketa irabazi du, 16 urtez azpiko kategorian. Mintegik nabarmendu du«orain arte lortutako garaipenik garrantzitsuena» dela asteburukoa. Haren jaioterrian, Idiazabalen, merezitako harrera egin zioten igandean. Finala, Maltako Helene Pellicanori irabazi zion (2-1). Txapelketan «ondo jokatu eta asko sufritu» duela adierazi du.