Loinatz Abesbatza taldeko kideak, saria eskuan dutela
Eguraldi bikainarekin ospatzen ari dira gaur mozorro eguna Beasaingo Loinaz jaietan. Goizean goizetik kuadrilla ugari atera dira mozorrotuta eta Beasaingo kaleak kolorez bete dituzte. Gaurko egunez, elkarteen arteko sukaldaritza txapelketa ere egin dute. Talde bakoitzak bi plater prestatu behar izan ditu; barazki menestra eta bakailoa bizkaitar erara. Irabazleak ondorengoak izan dira. Barazki menestrarik onena Usurbe Elkartearena izan da. Bakailoa berriz, Arrano Elkarteko kideek prestatutakoa. Azkenik, hirugarren sari bat ere banatu dute. Bi plateren artean lortutako puntuak gehituta, Loinatz Abesbatza Elkarteko kideek irabazi dute aurtengoa.
Jai giroaz gozatzeko oraindik egun luzea gelditzen da. Arratsaldean, Gazteen Xake Txapelketa jokatuko dute 16:00etatik aurrera. 19:30ean berriz, pasarela lehiaketa egingo dute. Iluntzean, 23:00etan hasita, Iratzar, Bideluze plazan eta txosnetan berriz, Sukarra 37, Bastardix eta Marianotoz Blai taldeen kontzertua.