XVIII. Dantza Topaketa ospatu dute Beasainen

Beasaingo kaleetan barrena ibili dira Errotxapea Dantzan, Adurtza eta Ortzadar Dantza Taldeetako dantzariak

XVIII. Dantza Topaketa

XVIII. Dantza Topaketa ospatu dute gaur, Beasainen, Loinatz Jaien azken egunean. 10:45ean hasi dute dantzariek ibilaldia, eta Kale Nagusian zehar ibili dira 11:30etatik aurrera.  Bideluze Plazan amaitu dute goizeko saioa, 13:30ean. Eguraldia lagun, Iruñeako Errotxapea Dantzan eta Ortzadar Dantza Taldeetako kideak ibili dira herria dantzaz janzten, Gasteizko Adurtza Dantza Taldeko kideekin batera.

Arratsaldean ere izango dute dantzatzeko aukera: 17:00etan, dantza poteoari ekingo diote Kale Nagusian zehar, Maialen Argote eta Irati Irurzun trikitilariek lagunduta. 18:00etan berriz, Basakana Tabernatik hasita, ”Azken Kalejira” egingo dute, Pergoletara iritsi arte.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa