Gabirian 48 jubilatu elkartu dira festan, eta bi omendu dituzte
GABIRIA// Gabiriako jubilatuek igandean ospatu zuten urteko euren eguna. Ostatuan egin zuten bazkaria, udalak gonbidatuta. 48 jubilatu eta bi udalkide joan ziren oturuntzara. Bazkal ondoren, bi lagun omendu zituzten: Inixio Goia (Itzaitegi baserria) et...
GABIRIA// Gabiriako jubilatuek igandean ospatu zuten urteko euren eguna. Ostatuan egin zuten bazkaria, udalak gonbidatuta. 48 jubilatu eta bi udalkide joan ziren oturuntzara. Bazkal ondoren, bi lagun omendu zituzten: Inixio Goia (Itzaitegi baserria) eta Edurne Murua (Elizalde). Festan zen pertsona bakoitzari inskribaturiko edalontzi bana oparitu zieten. Hamar poltsa ere zotz egin zituzten, gazta eta ardo banarekin.