Eguraldi bikainarekin ospatu zuten atzo Idiazabalen Goierriko Jubilatuen Ibilaldia hirugarren aldiz. Idiazabalgo Pilarenea parketik abiatuta, bost kilometroko ibilbidea egin zuten. Inguruko 12 herrietatik gerturatutako 250 jubilatu inguru elkartu ziren...

Eguraldi bikainarekin ospatu zuten atzo Idiazabalen Goierriko Jubilatuen Ibilaldia hirugarren aldiz. Idiazabalgo Pilarenea parketik abiatuta, bost kilometroko ibilbidea egin zuten. Inguruko 12 herrietatik gerturatutako 250 jubilatu inguru elkartu ziren. Jubilatuen martxak, elkar ezagutu, harremanak sendotu eta herria ezagutzera ematea ditu helburu, besteak beste.