Bidartek irabazi du Haurugby txapelketa

Hamasei taldek hartu zuten parte larunbatean, 14 urtez azpikoen Ordiziako errugbi jardunaldian.

Ordiziako taldeak seigarren postua eskuratu zuen.

Ordiziako taldeak seigarren postua eskuratu zuen.

Ordizia Errugbi Elkarteak larunbatean antolatutako nazioarte mailako Haurugby jardunaldia Bidarteko (Lapurdi) taldeak irabazi zuen, finala Biarritz Olympiqueri (Lapurdi) irabazita. Ordiziarrak seigarren postuan geratu ziren. Euskal Herriko, Frantziako eta Espainiako 14 urtez azpiko hamasei taldek hartu zuten parte Haurugbyan. Goizeko kanporaketak Ordiziako Altamiran eta Beasaingo Igartzan jokatuta, arratsaldeko azken partidak Altamiran jokatu ziren. Sailkapena honela gelditu zen:
  1. Bidart
  2. Biarritz
  3. Angelu
  4. Portes du Bearn
  5. Dax
  6. Orkli Ordizia
  7. Gaztedi
  8. Boucau Tarnos
  9. Sara/Senpere
  10. Bardoze
  11. Universitario Bilbao
  12. Ondraise
  13. Bal
  14. Hernani
  15. Aragoi
  16. Aparejadores Burgos
IMG-2208 IMG-2200 IMG-2204 IMG-2196
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa