
Gure Esku Dago mugimenduak deituta, Euskal Herriko 200 alkate eta hautetsi elkartu ziren atzo Gernikan, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko “lan egiteko konpromiso irmoa” adierazteko. Hala, ekainaren 10eko giza-katean parte hartzeko deia ere egin diete herritarrei.
Ekitaldian, Goierriko udal hautetsien ordezkaritza bat ere izan zen. Tartean ziren Ataungo, Aramako, Beasaingo, Gabiriako eta Zeraingo alkateak, eta hainbat herritako zinegotziak.