Maratoia Aitxuri herri eskolan sartu da

Ikastetxeko ikasleek mendi lasterketan parte hartu duten korrikalari batzuren bisita jaso dute

maratoilariak 2018-05-28Zegama-Aizkorri maratoia dela eta, Aitxuri Herri Eskolan proba horretan parte hartu duten bi zegamar eta beste lurralde batzuetako korrikalariak izan dituzte bisitan gaur. Ikasleek euskaraz, gazteleraz eta ingelesez galderak egin dizkiete korrikalariei eta eurek, bakoitzak bere hizkuntzan erantzun diete. Era guztietako galderak egin dituzte: janaria, entrenamentua, momentu zailenak, maratoiko gauzarik politena… Baina topaketa honetan parte hartu duten korrikalarien esanetan, erantzuteko galderarik zailena hauxe izan da: “Zergatik egiten duzu korrika?”. Bakoitzak bere arrazoiak azaldu ditu.
Saioaren bukaeran argazkiak ateratzeko eta sinadurak eskatzeko aukera izan dute Aitxuriko ikasleek.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa