Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

Zaldibiako Mugertza enpresak erosi du Bilore lantegia

Zaldibia
EkonomiaHirigintza

Zaldibiako Excavaciones Mugertza enpresa da xaboi fabrika zaharra eta orubea erosi dituena. Pareko Mugertza baserrikoak dira, eta haien soro zen. Garbitu egingo dute

2018/06/01
Aimar Maiz
Sorpresa bikoitza utzi du, azkenean, Zaldibiako Bilore xaboi lantegi zaharraren salmentak. Norbaitek erosi izana izan zen lehen berria; maiatzaren 21ean subasta itxi, eta pujatzaile bakarrak 27.375 euroan eskuratu zuela jakin zen. Atzo, jabe berria zein den jakinarazi zuen ofizialki udalak herri batzarrean, eta ezustekoa izan da hori ere: herrikoa bertakoa da eroslea, Excavaciones Mugertza SL enpresa. Gutxik espero zuten eroslea Zaldibiakoa izatea. «Astelehenean deitu gintuzten, eta bezeroa ezagutu dugu. Sorpresa izan da, oso gertukoa delako», aitortu du Joxan Etxabe alkateak. «Pozik eta gustura» agertu da hargatik. Gertuagokoa, ezin. Biloreren parean, errepidez beste aldean dagoen Mugertza baserrikoak dira erosleak. Excavaciones Mugertza Juan Jose eta Iñaki Mendizabal anaiena da. 1997an eratua, 11 langile ditu. «Txatarrak kudeatzera, burdin materialak berreskuratzera, eraikinak botatzera eta hondakinak birziklatzera» dedikatzen da. Bilore eraisketak eta garbiketak beharrezko duen sektorekoak, alegia. Bilore lantegia, lehengo astean./Arkaitz Apalategi Mugertza baserrikoak ziren lurrak Beste lotura bat ere badute Mugertzakoek Bilorerekin, ordea: fabrika eraiki zuten lurrak beraienak ziren. Ordiziako Arana familiak erosi zizkion Mendizabaldarren aitonari, eta han eraiki zuten lantegia 1962an. «Lotura sentimentala ere badute. Penatuta zeuden Biloreren egoera ikusita. Etxe parean izan dute urte askoan, eta haiek jasan dute. Sail hori berriz eskuratzea bizitzako ametsa zutela adierazi zigun abokatuak, eta lortu dute. Artasoro bihurtzea gustatuko litzaiekeela diote. Beren ilusioa, ama bizi den artean dena botata ikustea da. Sentimendu asko dago, eta asko poztu gara gu. Zein etorriko zen zalantzan geunden, eta lasaitua hartu dugu alde horretatik ere. Guretzat izugarrizko notizia ona da», esan dio alkateak egunkari honi. Excavaciones Mugertza enpresak ez du adierazpen publikorik egin nahi, eta orain arte eraman duten «diskrezioarekin» jarraitu nahi dutela esan du. Beraien asmoa «Bilore erabat eraistea eta garbitzea» da, enpresaren ordezkari batek argitu duenez. Udalaren arabera, «bota eta makinaria gordetzeko biltegi gisa» erabiliko du erosleak, eta ez leukake asmorik industrigunea garatzeko eta pabiloiak altxatzeko. Garbitu eta bota egin behar Lan handia eta konplexua dago Biloren, oraindik. Lantegiaren jardueragatik, lur kutsatua da. Gai kimiko kutsagarrien hondarrak daude, nahiz eta jaurlaritzak 2009an, subsidiarioki, 62 tona hondakin atera zituen, isurketa eta pozoitze arriskuagatik. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari dagokio deskontaminazio lana gainbegiratzea. «Eraisketak badauka garrantzia, baina baita gai kutsatzaileek ere, nola eta nora eramango diren jakiteak. Ingurumen Sailarekin hartu-emanean jarri gara udaletik; bai botatzen, bai garbitzen, jabe berriari lagundu behar zaiola esan diegu. Udala laguntzeko dago», dio Etxabek. Ura eta argia jarriko ditu, besteak beste. Eraisketarako proiektua egin beharko da. Urte erdia eramango du horrek, udalaren arabera. Silo handia botatzea da kezka handiena eragiten duena, garita eta biak elkar eutsiz baitaude.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Beasain atera da eremu gorritik, ez ordea, Zumarraga

2021/01/25
Goierri
2

Beste 26 kasu atzeman dituzte eta hainbat herrik gainditu dute tasa

2021/01/26
Goierri
3

Neurri berriak, gaurtik indarrean

2021/01/25
Goierri
4

«Mugikortasun gutxiago eta gizarte-harreman gutxiago»

2021/01/26
Goierri
5

‘Motxiladun haurren astea’ antolatu dute Etxeratek eta Sarek Ordizian

2021/01/25
Ordizia
6

ZerainLab-ek 613,30 euro lortu ditu Olentzero Solidarioan

2021/01/25
Zerain
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.