Ekainaren 10eko Giza Katerako motorrak berotzen

Urretxu-Zumarragako Gure Esku Dago taldea jaia ospatzen ari da gaur Gernikako Arbola plazan, Urretxun. Bi herrietako bizilagunen artean, datorren igandean Giza Katera joateko bost autobus beteko dituztenaren aurreikuspena daukate. Dena

Urretxu-Zumarragako Gure Esku Dago taldea jaia ospatzen ari da gaur Gernikako Arbola plazan, Urretxun. Bi herrietako bizilagunen artean, datorren igandean Giza Katera joateko bost autobus beteko dituztenaren aurreikuspena daukate. Dena dela, “erabakitzeko eskubidearen alde dagoen jende guztia behar dugu, ez dadila inor geratu etxean”, esan dute taldeko kideek. Gaur haurrentzako txoko bat, artisau txoko bat, izenak jasotzen txokoa eta materiala saltzeko beste bat jarri dituzte plazako karpan. Bazkaria ere prestatzen ari dira, paellaren osagaiak dagoeneko sutan dituzte. IMG_2586 IMG_2585 IMG_2584 IMG_2583 IMG_2581  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa