Lau hamarkada Aspacerekin
Duela 40 urte garun paralisia dutenen eta beraien senitartekoen elkarteak, Aspacek, Urretxu eta Zumarragako egoitza ireki zuen. Bi herriek eta elkarteak lau hamarkada daramatzate elkarrekin lanean. Lan honi esker, herriak
Eguneko zentroko erabaki guztietan parte hartzeaz gain, kalera irteten dira. Helburua herrian integratzea da. Horretarako, beraien saskigile lana ikastetxeetan, udaleku irekietan eta jaietan erakusten dute. «Dibertsitatea eta hezkuntza inklusiboa landu nahi ditugu».
Gomezen eta Garroren ustez garun paralisia dutenen bizitzaasko hobetu da 40 urte hauetan. «Lehen pentsaezina zen kalera bakarrik irtetea. Jendea gu ikustera eta gurekin egotera ohitu da. Heziketa lana egon da. Egun, gure bizi kalitatea hobetzea da helburu nagusia: ongizate fisiko, emozional eta materiala, eskubideak, giza harremanak…».
Etorkizunera begira, etxebizitza edukiko duten egoitza berri bat nahi dute. Gainera, ikastetxeekin egiten duten lana indartu nahi dute: haur txikiekin eta nerabeekin ere lan egin. «Urretxun eta Zumarragan etxebizitzarik ez dugunez, hemengo erabiltzaileek kanpora joan beharra dute. Migel Anjel, adibidez, Arrasaten bizi da. Zorionez, bera autonomoa da eta egunero hona etortzeko aukera du. Dena den, gurasoak galtzen dituen batentzat, adibidez, oso gogorra da gurasoak galtzeaz gain beste herri batera joan beharra. Asteburuko egonaldiak egiten ditugu, poliki-poliki etxetik kanpo bizitzera ohitu daitezen».
Garrok eta Gomezek 40 urte daramatzate elkarrekin Urretxuko eguneko zentroan. «Migel Anjel lagun bat baino gehiago da niretzat. 40 urte hauetan, senitartekoekin baino denbora gehiago eman dugu elkarrekin. Lotura oso estua dugu. Konpromisoa. Denbora asko daramagu elkarrekin eta gauza asko partekatu ditugu: onak eta txarrak. Eta beti elkarrekin lan egin dugu. Elkarrekin leialak gara eta beti ados gaude. Garun paralisiari buruz dakidan guztia berak irakatsi dit».
Larunbateko festan ere elkarrekin egongo dira. «Gure helburua urretxuar eta zumarragarrei eskerrak ematea da. Larunbatean elkartuko gara, 12:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan. Pintxoak eta sagardoa banatuko ditugu eta ikastetxeetako haurrek saskigintza tailer batean parte hartuko dute. Gainera, motordun aulkiak eramango ditugu, jendeak eserita nola bizi den ezagutu dezan. Bukatzeko, Gernikako Arbola plazako karpan bazkaria egingo dugu. 100 bat lagun elkartuko gara».













