Mikel Mendizabalek jarriko dio txapela Eskolartekoaren irabazleari
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko dute larunbatean, Saran (Lapurdi). Mikel Mendizabal bertsolari itsasondoarrak izango du irabazleari txapela janzteko ardura. Bertsozale Elkarteak, “36 urteko transmisio lana” eskertu nahi dio. Izan ere, 80ko hamarkadatik, bertsolaritzaren transmisio mugimenduaren bultzatzaileetako bat izan da Mendizabal. 1982an, Ikastolen Elkartearen eskutik, hezkuntza arautuan eta bertso eskoletan hasi zen lanean, eta 36 urtez jardun du horretan. Orain ordea, erretiroa hartu du.