Ordizia Rugby Elkarteko gaztetxoak.
Beste behin, Ordizia Rugby Elkarteak Udarugby udaleku irekiak antolatu ditu. Protagonista errugbiko baloia badu ere, ekimenak kirol jarduera desberdinetan aritzea du helburu, hainbat irteera egin eta, batez ere, euskararen erabilera sustatzea. 8 eta 12 urte arteko neska-mutilek parte har dezakete.
Ekimena Altamira-Majori kirol instalakuntzetan izango da eta elkarteak hezitzaile gisa, Ordizia Rugbyko jokalariak izango ditu. Udalekuak lau asteko iraupena izango du, baina posible da denbora gutxiagoan parte hartzea. Jardueren zehaztapena eta taldeen antolakuntza adinaren arabera prestatuko da.
Udarugbya ekainaren 25ean, astelehenean, hasi eta uztailaren 20ean, ostiralean, bukatuko da. Ordutegia, 09:00etatik 12:00etara da, astelehenetik ostiralera. Aste bakoitzeko prezioa 50 eurokoa da, hilabete osokoa berriz, 150 eurokoa.
Izena ematea zabalik
Altamiran, Majorin eta Mujika liburu-dendan eskura daitezke izen emate orriak eta ekainaren 22a baino lehen entregatu beharko dira, ordainagiriarekin batera. Internet bidez rugby@gmail.com epostara idatzita ere egin daiteke.