ATAUN // Herriarteko eskuko txapelketan, final-laurdenetako itzuliko jardunaldia jokatuko du gaur Ataungo eta Zizurkilgo taldeek. Ataundarrek joanekoan lortutako 2 eta 1eko aldeko emaitza defendituko dute. Gaur izango da, 19:00etan, Zizurkilgo Intxaur ...

Ataunen Herriarteko pilotari taldea, esku huska./ Hitza
Herriarteko eskuko txapelketan, final-laurdenetako itzuliko jardunaldia jokatuko du gaur Ataungo eta Zizurkilgo taldeek. Ataundarrek joanekoan lortutako 2 eta 1eko aldeko emaitza defendituko dute. Gaur izango da, 19:00etan, Zizurkilgo Intxaur frontoian. Pasa den ostiralean jokatu zituzten joaneko partidak, eta Ataungo kadeteek (22-5) eta helduek (22-13) irabazi egin zuten, eta jubenilek (9-22) galdu.