Ikasturte amaierako jaiak egingo dituzte asteburuan Ordizian
ORDIZIA // Ikasturtea amaitzear dago eta udako oporrak hartu aurretik Ordiziako ikastetxeetako ikasleek, kurtso amaierako jaiak antolatu dituzte. Jakintza ikastolakoek larunbatean egingo dute, igandean, berriz, Urdaneta ikastetxekoek.













