Gazte Egunaren 11. ekitaldia larunbatean izango da, Ataunen. 11 izar pizteko lelopean antolatu du Torto gazte taldeak egitaraua.Aian hasiko da festa, 10:00etan, gosaria eginda. San Gregoriora oinez jaitsi, eta 14:00etan bazkaria dute (15 euro). Arratsa...
Gazte Egunaren 11. ekitaldia larunbatean izango da, Ataunen. 11 izar pizteko lelopean antolatu du Torto gazte taldeak egitaraua.
Aian hasiko da festa, 10:00etan, gosaria eginda. San Gregoriora oinez jaitsi, eta 14:00etan bazkaria dute (15 euro). Arratsaldean San Martinera iritsiko dira. Triki-poteoa (19:00), ogitartekoekin afaldu (21:00), eta gauean kontzertuak dituzte, Oargin (23:00). Herabek eta Ero Komerik joko dute.
Bihar, 17:30ean, Jentilbaratzera igoko dira, Irantzu Aizpurua zena oroitzeko. Larunbatean jolas kooperatiboak ere egingo dituzte, egun osoan. Bazkariko txartelak aurrez erosi behar dira.