Festa aurreko asteburu betea Seguran
Bihar 60. San Joan txirrindulari proba jokatuko da. Igandean toka, bola eta herritarren pilota txapelketa dute. Astelehenean Tobera musika eskolako ikasturte amaierako kontzertua dago
Igandean, berriz, 09:30etik 11:00etara, Gipuzkoako toka eta bola txapelketako tiraldiak jokatuko dira Erreboten, eta 11:00etan, VI. Frontoi Zaharreko pilota txapelketaren finalak eguraldi txarra bada, Baratze pilotalekuan. Lau partida jokatuko dituzte mailaz maila: aurre benjaminetan, Inhar-Mikel, Unax-Ekaitzen aurka; benjaminetan, Mikel E.-Oier, Aratz B-Iraitzen aurka; alebinetan Unai E.-Ekai, Ortzi-Xubanen aurka; eta nagusietan, Alfredo Chorens-Iñaki Elorza, Iñigo Intxausti-Eneko Araiztegiren aurka.
Astelehenean kontzertua
Astelehenean, 18:30ean, Tobera musika eskolako ikasleek, ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute pilotaleku zaharrean. Hamabost kantako errepertorioa prestatu dute ikasleek eta irakasleek.
Aste Nagusia egoitzan
San Joan egoitzan ere Aste Nagusia ospatzen hasiko dira astelehenean.11:00etan, egoilarren arteko bolo txapelketa eta 17:00etan, bingo berezia izango dituzte; asteartean, berriz, 11:00etan egoilarren arteko txapel jaurtiketa eta 17:30ean, Segurako abesbatzaren emanaldia.














