Ordiziako baratze parkea zabalik dago pasa den larunbatetik
Kutxa Ekogunea erakundea elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua egiten ari da eta, Baratze Parkea Sarea martxan jarri du Gipuzkoako hainbat herritan. Ordiziako Udalak bat egin du egitasmoarekin eta Gipuzkoako 19. Baratze Parkea z...
Ordiziako baratzeetarako deialdiak arrakasta izan du: 35 partzeeatarako 80 eskatzailek eman zuten izena. Itxaron-zerrenda osatu dute gainerakoekin. Interesa dutenek Ordiziako Udalera hots egin behar dute, zerrendan sartzeko. Urtebeteko epea dute erabiltzaileek, luzatzeko aukerarekin.
Baratzeen sarreran etxola bat eraiki dute. Han gorde ahalko dituzte tresnak, eta aldagela modura ere balioko du. Alboan, barazkiak garbitzeko arraska ere badu, baita konposgunea ere.
35 partzeletatik, gehienak 30 metro koadroko azalerakoak dira. Beste bi handixeagoak dira, eta mugikortasun mugatua dutenentzat izendatuta daude beste bi.













