'Biblioporrak' gida atera du Legazpiko Udal Liburutegiak

Irakurketa, musika eta film gomendioak bildu dituzte, udako eskaintza gisa

libLegazpiko Udal Liburutegiak Biblioporrak gidan bildu ditu udako hainbat eta hainbat gomendio. Irakurgaiak, filmak eta musika gomendioak ekarri dituzte gidara eta guzti-guztiak liburutegiaren funtsetan daude, legazpiarren eskura. Adin ezberdinei zuzendutako materialak dira, euskaraz zein gaztelaniaz idatzikoak, eta uda partean mailegatzeko pentsatutako bilduma da. Urtero egin ohi dute halako hautaketa bat liburutegian legazpiarrei eskaintzeko, eta zerrenda ikusgai dago Legazpiko Udaleko webgunean, legazpi.eus. Udako ordutegiak Legazpiko Udal Liburutegian udako ordutegiak ezarri dituzte jada. Ekainaren 18tik abuztuaren 31ra arte, liburutegia goizez baino ez da zabalik egongo. Hain zuzen, 10:00etatik 14:00etara irekita dago.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa