Elkartasunez beteriko egunak
Ordiziako Oianguren institutuko ikasle eta irakasleek bosgarren Elkartasun Egunak ospatu dute. Egunotan bildutako dirua Legorretatik Mundura erakundeari eman dioteUdako oporrak heltzear daude, azterketak eginda eta festa giroa nagusitu da Ordiziako Oia...
Ordiziako Oianguren institutuko ikasle eta irakasleek bosgarren Elkartasun Egunak ospatu dute. Egunotan bildutako dirua Legorretatik Mundura erakundeari eman diote
Udako oporrak heltzear daude, azterketak eginda eta festa giroa nagusitu da Ordiziako Oianguren institutuko ikasle eta irakasleen artean. Eta ez da edonolako festa izan azken bi egunotan antolatu dutena, elkartasun festa izan baita. Bosgarren urtez egin dituzte Elkartasun Egunak. Ekintza ugari burutu dituzte ekimen horren bueltan eta Legorretatik Mundura gobernuz kanpoko erakundearentzat diru bilketa ere egin dute. Bi egun iraun dituen festaren amaieran, antolatutako ekintzekin eskuratutako 1.500 euroko txekea entregatu zieten Oiangureneko ikasleek laguntzeko aukeratu duten erakundeko kideei.Hondurasen eta Kabo Berden hainbat proiektu abian ditu oraintxe Legorretatik Mundura erakundeak. Dani Cardoso orain dela urte batzuk Legorretan sortu zen erakundeko kidea da eta «oso pozik eta ilusio handiz» jaso du Oingureneko ikasleek beraiekin kolaboratu nahi izana. «Sentsibilitatea eta borondatea erakutsi dute ikasleek», adierazi du.
Errealitatea aldatu nahia
Egunero-egunero munduko herrialde desberdinetan bizi diren errealitate gordinak iristen dira komunikabideen eta sare sozialen bidez. Horren jakitun, eta egoera horiek aldatzeko aletxo bat jartzeko asmoarekin ekin zioten Oianguren institutuko ikasle eta irakasleek Elkartasun Egunak izeneko festari.
Jose Cuerdo irakasleak argitu duenez, «festa egun hauek, urte osoko lanari bukaera emateko modua dira». Izan ere, Legorretatik Mundura erakundeko kideek institutuan hainbat hitzaldi eman dituzte, ikasleei Kabo Berden eta Hondurasen bizi dituzten egoerak ezagutarazi eta egiten duten lanaren berri emateko.













