Etxeraten Kinkea zozketako sari nagusia Ataunen egokitu da

Etxerat elkarteak gaur egin du Kinkea sariketaren 2. edizioko zozketa, Andoainen. Lehenengo saria, 20.000 euroko ordaina duena, Ataunera joan da. Han saldu zen 2811 txartel irabazlea. Beste 138 diru-sari ere banatuko dituzte: 5.000ko hiru sari, 1.000ko hamabost, 500eko hogei eta 100 euroko ehun. Zenbaki sarituen zerrenda kinkea.eus webgunean dago. Javier Etayo Tasio marrazkilariak eginiko litografia baten 20.000 ale saldu dituzte Kinkea sariketarako; sarien zozketan parte hartu dute erosleek. ç
Kinkea zozketako lehen saria jasoko duen zenbakia, 2811, Ataunen saldua./Hitza

Kinkea zozketako lehen saria jasoko duen zenbakia, 2811, Ataunen saldua./Hitza

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa