Ataunek maldan gora du eskuko Herriartekoan finalerako bidea, 2 eta 1 atzetik
Ataunek 2 eta 1 galdu zuen lehengo ostiralean Azkoitiko Gurea frontoian, Herriarteko eskuko finalaurrekoan, joaneko jardunaldian. Azkoitia nagusi izan zen kadete eta jubenil mailetan; nahiz eta helduetan ataundarrek egundoko jipoia eman (2-22 irabazi),...
Kadeteetan, Goikoetxea anaia bikiek 22 eta 10 galdu zuten, Aranbarri-Astigarraga bikoaren aurka. Jubeniletan, Baztarrika eta Etxeberria 22 eta 15 menderatu zituzten Oteiza-Uranga azkoitiarrek. Nagusietan, aldiz, Herriarteko bikote indartsuenetakoa direla argi erakutsi zuten Iraitz Zubizarretak eta Ibai Arratibelek; Juaristi-Oñederra 2-22 azpiratu zituzten, Ataundik autobuskada beteta joan ziren zaleen itxaropenerako.
Finalaurreko itzuliko jardunaldia bihar izango da, Ataungo Auzoetan, 19:00etan.
Zumarraga, kaleratua
Herriartekoan, paleta gomazko modalitatean ari zen Goierrin geratzen zen beste herria, Zumarraga. Finalaurrekoetan, Azpeitiak kanporatu du, 2 eta 4 orokorrean. Aurreneko aldiz antolatu da modalitate hori. Finala Azpeitiak eta Donostiak dute, etzi.