Xabier Berasategi olaberritarra, herrian garaile

Xabier Berasategi, gaur eguerdian, podiumetik jaitsi berritan.

Xabier Berasategi, gaur eguerdian, podiumetik jaitsi berritan.

Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarrak (Ampo-Goierriko TB) irabazi du 39. Gipuzkoako Itzuliko bigarren etapa (Olaberria-Olaberria, 75 km). Zortziko laguneko taldetxo batean azkarrena izan da Berasategi, eta herriko helmugan besoak jasotzea lortu du (1:58:10, 38,082 kilometro orduko batez bestekoa). Sailkapen nagusian 3. postua dago orain, Josu Azpilikueta liderrarengatik 4 segundora, eta mendiko liderra da, 11 punturekin.  Arkaitz Sukia (Ampo-Goierriko TB) 9. izan da helmugan 3 segundora, eta talde bereko Aritz Urra olaberritarra  76. postuan sartu da (7:05era) eta tarteko helmugetan liderrarekin berdintuta dago 3 puntura. Taldeka, Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz da lider. Gipuzkoako Itzulia atzo hasi zen Zegaman aitzinetapa batekin, eta astelehenean bukatuko da Seguran. Bihar itzuliko etaparik luzeena jokatuko dute Andoainen.
Txirrindulariak Olaberriko pasaeratako batean.

Txirrindulariak Olaberriko pasaeratako batean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa