Ataunek Herriarteko Txapelketako finala jokatuko du, aurreneko aldiz

ATAUNGO_PILOTARI_TALDEA_HE Ataungo taldeak historia egin du. Herriarteko Txapelketako finala jokatuko dute aurreneko aldiz. Asteburuan Azkoitiaren kontra jokatu dute etxean. 1-2ko partziala lortu zuten azkoitiarrek joanekoan, eta ataundarrek ez zuten lan erraza.  Auzoeta kiroldegian ordea, buelta eman zioten lehiari. Kadeteetanm 22-21 irabazi zuen Ataunek. Gazteetan, 11-22koa izan zen emaitza, Azkoitiaren alde. Seniorretan ordea, etxekoak izan ziren nagusi, 22-11 irabazita. Horrenbestez, hiruna berdinduta gelditu zen kanporaketa, eta tantoen arabera erabaki zen; Ataunek bi puntu gehiago lortu zituen azken tanteoan (102-100). Horrenbestez, Ataungo taldea Herriarteko Txapelketako finalean izango da, historian lehendabiziko aldiz. Beste talde indartsu bat, Azpeitia izango dute parean. Finala larunbatean, hilak 30 jokatuko dute, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, 16:30ean hasita.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa