
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak azaleko minbiziaren aurkako kanpaina hasi du. Hilabete osoan zehar Gipuzkoako hainbat udalerritan garatuko du jarduera. Elkarteko langile aditu zein boluntarioek, kamioi berezi baten laguntzaz, eguzkipean jartzerakoan kontutan hartu beharrekoei buruzko informazioa eta aholkuak emango dituzte, eta euren asmoa azaleko minbizia ekiditeko prebentzioaren alde egitea izango da, bereziki umeekin. Norberak bere azala aztertzeko moduari buruzko zehaztasunak ere emeango dituzte. Horrez gain, zalantzak argitzeko aukera ere izango dute
Gaur, goiz osoan zehar Ordiziako plazan izan dira. Bihar berriz, Legorretan egongo dira. Herriko plazan jarriko dute informazio puntua, 10:00etatik 13:00etara. Interesa duen edonor gerturatu ahalko da bertara.