Josu Etxeberria nafarrak irabazi du Seguran Gipuzkoako Itzulia, Xabier Berasategi gertutik duela

Segura-Segura 3. etaparekin, gaur bukatu da 29. Gipuzkoako Itzulia, junior mailako txirrindularientzat. Josu Etxeberria uhartearrak (Intersport) irabazi du azken etapa ere, eta, lider bera zegoenez, baita Itzulia ere. Zegamako ostiraleko kronoigoeran sailkapen buruaren elastikoa jantzi zuzenetik, goitik behera kontrolatu du itzulia.
Josu Etxeberria, Xabier Berasategiri bizkarra emanez, Segurako esprintean./Aimar Maiz

Josu Etxeberria, Xabier Berasategiri bizkarra emanez, Segurako esprintean./Aimar Maiz

Itzala egin dion bakarra Xabier Berasategi olaberritarra (Ampo) izan da. Larunbatean Olaberria-Olaberria 1. etapa herrian bertan irabazi zuen, eta gaurko etapa erabakigarrira 4 segundoko desabantailarekin iritsi da sailkapen nagusian, hirugarren. Seguran bigarren helmugaratu da, Etxeberriare
Segura-Segura etaparen gehienean seiko bat joan da lasterketa buru, Aritz Urra eta Aitor Garmendia aurrean./Aimar Maiz

Segura-Segura etaparen gehienean seiko bat joan da lasterketa buru, Aritz Urra eta Aitor Garmendia aurrean./Aimar Maiz

kin esprinta lehiatu ondoren. Baina ezin izan dio segundorik urratu. Nagusian bigarren zegoen Jon Barrenetxea bizkaitarrak denbora galdu du ordea, eta Berasategi Gipuzkoako Itzuliko txapeldunorde geratu da. Ampok, nagusiko bigarren postua ezezik, taldekako saria eta Aritz Urra lazkaotarrarekin tarteko helmugena ere eraman ditu. SAILKAPENAK: Segura-Segura 3. etapa (gaur)
  1. Josu Etxeberria (Intersport), 2:19:58
  2. Xabier Berasategi (Ampo), d.b.
  3. Jokin Murgialdai (Arabarrak), 6ra
  4. Arkaitz Sukia (Ampo), 26ra
  5. Jon Ibarluzea (Ciclos Iturriaga), 39ra
  6. Jon Barrenetxea (Gastronomia Baska), 1:08
  7. Telmo Albisu, 1:12ra
  8. Mikel Retegi, 1:12ra
  9. Gaizka Gurrutxaga, 1:12
  10. Unai Espartza, 1:18
Gipuzkoako 29. Itzulia. Azken sailkapen nagusia
  1. Josu Etxeberria, 6:41:58
  2. Xabier Berasategi, 4ra
  3. Jokin Murgialdai, 18ra
  4. Arkaitz Sukia, 48ra
  5. Jon Barrenetxea, 1:09ra
  6. Mikel Retegi, 1:22ra
  7. Telmo Albisu, 1:30era
  8. Jon Ibarluzea, 2:01era
  9. Ibai Ruiz de Arkaute, 2:23ra
  10. Andoni Azkarate, 2:24ra
Mendiko saria
  1. Jon Ibarluzea, 16 puntu
  2. Xabier Berasategi, 16
  3. Jon Barrenetxea, 10
Tarteko helmugak
  1. Aritz Urra, 13 puntu
  2. Santiago Cadavid, 8
  3. Nicolas Henn Wernimont, 6
Erregulartasuna
  1. Josu Etxeberria, 74 puntu
  2. Jon Barrenetxea, 66
  3. Xabier Berasategi, 62
Taldekako saria
  1. Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz, 20:11:30
  2. Arabarrak, 39ra
  3. Ciclos Iturriaga, 44ra
Lehen urteko juniorrak
  1. Mikel Retegi, 1:22ra
  2. Ibai Ruiz de Arkaute, 2:23ra
  3. Raul Lopez, 2:41era
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa