Hirugarren mailan jokatuko du OKEk
Ordizia Kirol Elkarteko ohorezko mailako mutilek, hirugarren mailara igoera lortu dute. Durangoko Cultural taldearen garaipenaren ondorioz lortu du Ordizia futbol taldeak mailaz igotzea. Igande arratsaldean, Ordiziako udaletxean harrera egin zieten et...

Ordizia Kirol Elkarteko ohorezko mailako mutilek, hirugarren mailara igoera lortu dute. Durangoko Cultural taldearen garaipenaren ondorioz lortu du Ordizia futbol taldeak mailaz igotzea. Igande arratsaldean, Ordiziako udaletxean harrera egin zieten eta plaka bat eman zieten jokalariei. Ondoren, udaletxeko balkoira irten ziren lorpena herritarrekin ospatzera.