Lore apaingarri ederrenak saritu dituzte

Ormaiztegi Lorez ekimeneko sariak eman dituzte Ekain Kulturalari amaiera emateko

DSC_0230 Ormaiztegiko udaletxean egin zuten Ormaiztegi Lorez ekimeneko sari banaketa. Bertan izan ziren saritu gehienak. Hona euren etxeak, epaimahaiaren arabera, ederren apaindu dituzten ormaiztegiarrak.
  • Baserrietako sarrera ederrena: Miren Lazkano Gaztañaga
  • Leiho eta balkoi ederrenak: Nekane Montori Zabaleta
  • M. Dolores Arruabarrena Esquisabel (kanpoan da eta ezin izan zen sari-banaketara joan)
Sariak udaleko bi ordezkarik banatu zituzten. Hain zuzen, irabazle bakoitzari diploma bana, Altzibar loradendean gastatzeko 50 euroko txartela eta lore zaintzarako tresna bana.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa