
Asteburu osoan festa giroan murgilduta dabiltza Ordiziako Altamira auzoan. Gaur, umeentzako krosa, umeen marrazki lehiaketa, patata tortilla lehiaketa, mus txapelketa, apar festa eta Batuz batukada izan dituzte egunean zehar. Gauean, dantzaldia izango dute Drindots taldearekin, mozorroak lagun direla. 03:30etik aurrera, azkenik, Ordiziarrock arduratuko musika jartzeaz.
Bihar, berriz, 13:00etan Laguntasuna Rondailaren bisita jasoko dute. 16:00etan toka txapelketa egingo dute eta 17:00etan ipuin kontaketa saio izango dute txikienek. 18:30ean, Gorriti eta 19:30ean, DJ Jerryrekin dantzaldia izango da. 22:30ean amaituko dira festak, sardinaren hiletarekin.

Apar festarekin gozatu dute txikienek.