Asier Santana idiazabaldarra Eibarko kirol zuzendaritzako kide
Asier Santana (Idiazabal, 1979) Eibar futbol taldeko Kirol Zuzendaritza arloko kide berria da. Larunbatean iragarri zuen fitxaketa klubak, eta idiazabaldarra pozik eta ilusioz azaldu zen erronka berriaren aurrean. Europako liga nagusietako ikuskatzaile...
Entrenatzaile bezala eskarmentu handia du Santanak. 2008-09 denboraldian iritsi zen Reala B taldera (Sanse) Imanol Idiakezen eskutik. Harekin bi urtez aritu eta gero, Meho Kodroren bigarren bezala aritu zen beste hiru urtez, harik eta 2013. urtean Reala B-ren entrenatzaile bihurtu zen arte.
2014an, Jagoba Arrasate kargutik kendu ondoren, Reala zuzendu behar izan zuen partida batean Madrilgo Atletikori 2-1 irabazi zion Realak, eta David Moyes iritsi zenean, bigarren entrenatzaile izatera pasa zen. Gerora, Eusebio Sacristanekin bigarrena ere izan zen, eta 2016an Irungo Real Union taldea zuzentzeko ardura hartu zuen, 2017ko azaroan kargutik kendu zuten arte. Orain, bestelako ardurak bete beharko ditu Eibarren.













