Atletismoaren erreferente
Atletismoaren onena bildu du Jose Antonio Peñaren omenezko laugarren atletismo mitinak Ordizian. Josphat Kipronok marka berria ezarri du 5.000 metroetanLaugarren urtez, Ordiziako Altamira estadioan, Euskal Herriko atletez gain, estatuko eta atzerriko ...
Atletismoaren onena bildu du Jose Antonio Peñaren omenezko laugarren atletismo mitinak Ordizian. Josphat Kipronok marka berria ezarri du 5.000 metroetan
Laugarren urtez, Ordiziako Altamira estadioan, Euskal Herriko atletez gain, estatuko eta atzerriko atleta onenak bildu ditu Txindoki Grupo Jaso atletismo taldeak, Jose Antonio Peñaren omenez. Guztira 15 proba jokatu ziren, zazpi emakumezkoetan eta zortzi gizonezkoetan, 300 atleta elkartu ziren bertan. Hiru orduko jarduna izan zen, 17:30ean hasita, eta harmaila jendez bete zen.Hitzordu garrantzitsua izan zuten atletismoaren zaleek Ordizian pasa den larunbatean. Horrelako probarik ez da besterik egin aurten, Euskal Herri osoan. Antolakuntzako Angel Perezek adierazi duenez, «oso pozik» daude egunak emandakoarekin, «nahiz eta Europako txapelketara joan ahal izateko gutxienekorik ez zen lortu». Gizonezkoen artean, 1.500 metroetan, gutxieneko denboratik 99 ehunenetara gelditu zen David Palacio. Dena den «karrera oso onak» ikusteko aukera egon zela nabarmendu du Perezek.
Marka berria
Datorren abuztuan Berlinen jokatuko den Europako txapelketara joan ahal izateko gutxieneko denborarik lortu ez bazuten ere, gizonezkoen 5.000 metroetan, mitineko marka berria ezarri zuen Josphat Kiprono Menjo keniarrak. 13:35:15eko denbora behar izan zuen.
Aurtengo berrikuntzen artean, Beasain sari nagusia zegoen. Gizonezkoen artean 1.500 metroetako irabazleak eraman zuen Beasaingo Udalaren eskutik emandako saria. Europako txapelketara joateko gutxieneko denboraren ateetan gelditu zen David Palaciok eraman zuen honakoa. 03:39:09ko denbora behar izan zuen helmuga gainditzeko.
Bestalde, Octavian Mihail Romanescu, Atletismo San Sebastian taldean dagoen ordiziarra, 100 metroetan gizon azkarrena izan zen, 10:57 denborarekin.
Espainiako txapelketa
Ordiziakoaz gain, beste hitzordu garrantzitsu bat ere izan da Sorian, asteburuan, han jokatu baita 23 urtez azpiko Espainiako txapelketa eta goierriko atletek oso emaitza onak lortu dituzte. Batetik Nerea Galparsorok zilarrezko domina eskuratu du 4×100 proban Pamplona Atletiko taldearekin.
Pisu jaurtiketan ere domina ekarri du etxera Alba Torres gazteak. Hirugarren postua eskuratu zuen, beraz, brontzezko domina berarentzat. 800 metroetan, berriz, Adel Ben Miludek, zazpigarren egin zuen (01:59:54)
Ana Samaniego 1.500 metroetan hamargarrena izan zen, eta Gari Garmendia bosgarrena eta Joseba Berasain bederatzigarrena izan ziren pisu jaurtiketan.













