BiTartean elkarteak merkealdiko arropa kalera aterako du
BiTartean elkarteko hamabost merkatarik merkealdiko jeneroa kalera aterako dute hilaren 18an. Postuak Zumarragako plazan jarriko dituzte, 10:00etatik 21:00etara. Hamabost dendak jarriko dituzte postuak. Helduentzako eta haurrentzako arropa, zapatak, osagarriak eta
BiTartean elkarteko hamabost merkatarik merkealdiko jeneroa kalera aterako dute hilaren 18an. Postuak Zumarragako plazan jarriko dituzte, 10:00etatik 21:00etara. Hamabost dendak jarriko dituzte postuak. Helduentzako eta haurrentzako arropa, zapatak, osagarriak eta lentzeria eta mertzeria gaiak egongo dira salgai. Paella erraldoi bat egingo dute, erosketak egiten dituztenentzat. Paella 13:00etatik aurrera banatuko dute: 10 euroko, razio bat. Gainera, puzgarriak egongo dira.