Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako diputatua Altzagan izan zen pasa den ostiralean, Landa Gipuzkoa Plus programaren bitartez gauzatu diren lanak eta egin diren hobekuntzak bertatik bertara ikusteko. Gipuzkoako ...

Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako diputatua Altzagan izan zen pasa den ostiralean, Landa Gipuzkoa Plus programaren bitartez gauzatu diren lanak eta egin diren hobekuntzak bertatik bertara ikusteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.500 biztanletik beherako udalerri txikietan, handiagotan dauden zerbitzu eta ongizate maila ziurtatzeko abiatu zuen programa hau.
Aldundiak, batetik, Altzagako frontoiaren babeserako 20.500 euroko diru laguntza eman du. Bestalde, programa honen bitartez Gaztainatxoetatik Burnisagastirako eta Abaligoenatik Burnisagastirako baserribideak berritu dituzte. Hobekuntza horietarako Aldundiak 34.000 euroko diru laguntza eman du. «Uste dugu beharrezkoa dela landa azpiegiturak eta bideak hobetzeko inbertsioak egitea, herrietako bizilagunen komunikazioa, garapena eta bizi kalitatea ziurtatzeko» gaineratu du diputatuak.