Goierriko ekonomia eredua ezagutzera etorri da Txileko ordezkaritza bat

  IMG_3896 Goierri eskualdeko ekonomia eredua gertutik ezagutzeko helburuarekin etorri da Txileko ordezkaritza talde bat bisitan, Goieki Garapen Agentziaren eta Goierri Valley enpresa sarearen bitartez. Tokiko eredua Txilen aplikatzeko interesgarria izan daitekeelakoan etorri dira Goierriko enpresek duten lan egiteko modua ezagutzera. Aste hasieratik daude hemen eta aste osoa egongo dira. Bio Bio izena duen eskualdetik datoz. Haien artean, Nacimiento herriko alkatea, tokiko 3 parlamentari, unibertsitate bateko ordezkariak eta baita 11 enpresa desberdinetako ordezkariak ere. Gaur arratsaldean, Ordiziako Orkli enpresan egon dira, eta bihar, Lortek enpresa bisitatuko dute. Dena den, beste hainbat enpresetan ere izan dira. IMG_3901 IMG_3906 IMG_3909
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa