Esku Pilota Txapelketa Herrikoia gaur amaituko da
ORDIZIA // Gaur jokatuko dira Ordiziako XII. Binakako Esku Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak, 18:30ean hasita, Emaneurrek antolatuta. Lehenik Azurmendik eta Regifek, Beñaten eta Ikerren aurka jokatuko dute. C Ligako finala izango da hori. Ondoren...
ORDIZIA // Gaur jokatuko dira Ordiziako XII. Binakako Esku Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak, 18:30ean hasita, Emaneurrek antolatuta. Lehenik Azurmendik eta Regifek, Beñaten eta Ikerren aurka jokatuko dute. C Ligako finala izango da hori. Ondoren, 19:15a aldera, B Ligako finala jokatuko dute Regilek eta Hartok, Unanueren eta Aizpuruaren kontra. Azkenik, final nagusia jokatuko dute Mujikak eta Otegik, Arruabarrena eta Iztuetaren kontra