Bele Gazte gaztelekukoak Araban eta Burgosen izan dira

2018-07-18,19 Sobron-Burgos (51) Zegamako Bele Gazte gaztelekuak antolatuta, 12 eta 16 urte arteko 40 gazte Burgosen izan dira. Bi eguneko irteera egin dute, hilaren 18 eta 19an. Asteazkenean, Soborne (Araba) herriko abentura parkea ezagutu zuten, eta kanoan eta abentura jokoetan ibili ziren. Gaua berriz, Quintana Martin Galindez (Burgos) herriko aterpetxean pasa zuten. Atzo, Toberako ur-jauzien ibilibidea egin eta ondoren, Frias herria ezagutu zuten. Gaztelekukoek “egun ederrak” pasa dituztela azaldu dute, eta “giro bikaina eta eguraldi paregabea” izan dutela.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa