Robert Power australiarrak irabazi du Ordiziako 95. Klasikoa

Roberto Power eta Simon Yates, Michelton-Scott taldeko txirrindulariak, Klasikoa bukatu berritan, Barrena. Arg./ I. Gurrutxaga

Roberto Power eta Simon Yates, Michelton-Scott taldeko txirrindulariak, Klasikoa bukatu berritan, Barrena. Arg./ I. Gurrutxaga

Robert Power-ek (Michelton-Scott) irabazi du Ordiziako 95. Klasikoa. Simon Yates taldekidea (2016ko irabazlea da britaniarra) ondoan zuela sartu da helmugara australiarra. Hirugarren Krists Neilands lituaniarra (Israel Cycling Academy) sailkatu da. Hamabost urte dira talde bereko bi txirrindulari podiumeko lehen bi koska nagusietara igotzen direla, eta 1995az geroztik lehenengoz, hiru lehenak estatuz kanpokoak dira. Lehen euskalduna Jon Irisarri (Caja Rural) leaburuarra izan da, eta lehian aritu diren bi goierritarrak, Alex Aranburu ezkiotarra (Caja Rural) eta Iker Azkarate lazkaotarra (Team Euskadi) tropel nagusian helmugaratu dira.
Sailkapen nagusia
  1. Rob Power (Michelton-Scott)
  2. Simon Yates (Michelton-Scott)
  3. Krists Neilands  (Israel Cycling Academy)
Mendiko saria
  1. Rob Power (Michelton-Scott)
Tarteko helmugak
  1. Fernando Barcelo (Euskadi Basque Country Murias)
Esprint bereziak
  1. Jon Irisarri (Caja Rural)
Lehen euskalduna
  1. Jon Irisarri (Caja Rural)
23 urtez azpikoa
  1. Fernando Barcelo (Euskadi Basque Country Murias)
Lehiakorrena
  1. Simon Yates (Michelton-Scott)
Ihesaldirik luzeena
  1. Rob Power (Michelton-Scott)
Dotoreena
  1. Fernando Barcelo (Euskadi Basque Country Murias)
Jatorrena
  1. Simon Yates (Michelton-Scott)
Ampo saria
  1. Rob Power (Michelton-Scott)
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa