Jose Mari Elosegi Ormaiztegiko alkate izandakoa hil da, 85 urterekin

Elosegi, 1994ko argazkian.

Elosegi, 1994ko argazkian // Goierritarra

Jose Mari Elosegi Aldanondo (Ormaiztegi, 1933-2018), Ormaiztegiko alkate izandakoa, atzo hil zen, 85 urte zituela. Bi garaitan hartu zuen Ormaiztegiko Udalaren gidaritza; aurrena, frankismoko azken urteetan, 1968-76 urteen artean. Hiru urteko etenaren ondoren, bera izan zen Frankismo ondorengo Ormaiztegiko lehen alkatea. EAJtik aurkeztuta, beste bi legealdi bete zituen, 1979-83 eta 1983-87 urteen artean. Alkate ez ezik, Elosegi ardo enpresako arduradunetako bat ere izan zen. Haren aitona hasi zen ardoarekin lanean 1883. urtean. Jose Mari Elosegiri eta Jose Manuel haren lehengusuak hartu zuten enpresaren ardura. Goierritarra aldizkariak elkarrizketa egin zion 1994. urtean. Bihar egingo diote azken agurra, 18:00etan, San Andres parrokia elizan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa