Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Lan txukuna egin dute goierritarrek Euskal Herriko Sega Ligan

Goierri
Kirola

Maide Garmendia zaldibiarrak azken jardunaldia eta liga bereganatu ditu

2018/07/30
Maide Garmendia Euskal Herriko IX. Sega Ligako gazte mailako irabazle

Maide Garmendia Euskal Herriko IX. Sega Ligako gazte mailako irabazle

Igandean Altzon (Gipuzkoa) jokatutako Euskal Herriko IX. Sega Ligako hirugarren eta azken jardunaldiarekin, erabakita gelditu dira sailkapen nagusiak. Goierritarrek lan txukuna egin dute, bereziki, Maide Garmendia zaldibiarrak. Gazte mailan, aurkariei ez die aukera txikiena ere eman, eta nagusitasun osoz bereganatu du txapela. Hiru jardunaldiak irabazi ditu, eta beti egon da sailkapenaren buruan. Nabarmentzekoa ere Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarraren lana. Gizonezko helduen mailan hirugarren egitea lortu du, eta Etxalekuko (Nafarroa) proban garaipen partzial bat erdietsi zuen. Maila berean, Joxe Atin gabiriarrak, zazpigarren amaitu du sailkapen nagusian. Sailkapen nagusia Julen Gabirondo urnietarrak irabazi du. Erregularren izan da, eta azken jardunaldia irabazita, sailkapen nagusia ere eraman du. Emakumezko nagusietan, laugarren izan da Haizea Arruti itsasondoarra, eta bostgarren Susana Lopez zaldibiarra. Ainara Otamendik eraman zuen hirugarren jardunaldia eta goierritarrak podiumean sartzeko aukerarik gabe utzi zituen. Alaitz Imaz izan da guztietan onena. Lehen bi probak irabazi ostean, ongi kudeatu zuen bere errenta Altzoko larreetan. Gizonezko gazteetan ere laugarren eta bostgarren postuan amaitu dute goierriko ordezkariek: Enaitz Agirrezabala lazkaotarrak laugarren egin du, eta jarraian Josu Mendizabal zaldibiarrak. Agirrezabalak, iaz, hirugarren amaitu zuen, eta aurtengoan emaitza berdintzetik gertu egon arren, ezin izan du lana borobildu. Amaiur Arrospide izan da sailkapen nagusiko irabazlea. Zaldibiako Almintza Sega Elkarteak antolatzen du Euskal Herriko Sega Liga. Aurtengoa bederatzigarren sasoia izan da, eta urtetik urtera hazten ari da: 2018an, denera, 33 segalarik hartu dute parte; ligaren ostean, Txekiara bidaiatuko dute hautatutako segalariek, abuztuaren 14tik aurrera, Europako Lehiaketan parte hartzera.
Lau mailetako txapeldunen argazkia

Lau mailetako txapeldunen argazkia

*Argazkiak: ataria.eus

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Futbolaren egun handia

2022/06/30
Legazpi
2

38 urteren ondoren, San Blas arrautzarik gabe

2022/07/01
Idiazabal
3

Majoriko eta Altamirako tabernetan, grebara

2022/06/30
Ordizia
4

Korrikalariak, irteera marrara

2022/06/30
Beasain
5

Lana bilatzeko oztopoak gainditzen laguntzen du Emaktiva egitasmoak

2022/06/30
Goierri
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut