Aranburuk eta Bravok Top10ean jarraitzen dute
Esprintean amaitu da etapa eta ez dute denborarik galdu, baina postu batzuk atzeratu dira goierritarrak
Sasoi puntu ederrean dago Aranburu. Astebetean, Getxoko Zirkuitua irabazi du, Donostiako Klasikan onenekin izan da azken unera arte eta Burgosko Itzulian garaipenaren lehian dabil. Hiru lasterketek antzeko profila izan dute: amaieran muino gogor eta laburra. Biharko etapa ere goian amaituko da, maila bereziko Picon Blaco mendatean. Baliteke gogorregia egitea Goierriko ordezkarientzat, baina duten sasoi ona ikusirik, gertutik zaindu beharreko gurpila izango da eurena. Azken etapa ere maila bereziko Lagunas de Neila mendatean amaituko da.#VueltaBurgos ¡Por qué poco! Así han sido los últimos metro de subida al Alto del Castillo, dónde @aranburualex ha entrado 3° tras Gavazzi (ANS) y Bilbao (AST) pic.twitter.com/RJIycxzKr7
— Team Caja Rural-RGA (@CajaRural_RGA) August 7, 2018