Nafarroa Etorbideko lanak aurrera doaz
Etzidamu aurreikusten dute lanak amaitzea
Ohiko legez, Beasaingo kale eta errepideetako berritze eta mantenu lanak egiten dabiltza uda garaia aprobetxatuz. Besteak beste, Erauskin plazan eta Igartza Oleta kaleko 8-12 zenbakien artean egin dituzte lanak. Orain Nafarroa Etorbidea ari dira berrasfaltatzen.
Erritmo onean ari dira lanean. Geltoki aldera jotzen duen errepide zatian botata dago asfalto berria, eta pintaketa lanekin asteko moduan dira. Zapatari kaleraka jota, berriz, errodatze kapa prest dago. Errodatze kapa asfaltoaren eta lurraren arteko zatia da. Eguraldiak laguntzen badu, arduradunek lanak ostiralerako bukatzea espero dituzte.
Ekaineko udalaren osoko bilkuran onartu bezala Asfaltos Urretxu enpresari esleitzea erabaki zen aurtengo asfaltatze kanpainako lanak. 103.795,75 (+BEZ) euroko prezioan esleitu zitzaion lana aipatu enpresari.