Xabier Isasa Ronde des Valleesen lehiatuko da Gipuzkoako selekzioarekin
Bretainian jokatzen den Ronde des Vallees lasterketa junior mailako garrantzitsuenetariko bat da
Goierri Kirol Elkarteko Xabier Isasak oso denboraldi ona egin du eta, horri esker, urretxuarra Gipuzkoako selekziora deitu dute. Ronde des Vallees hiru etapako proban hartuko du parte larunbatetik aurrera.
https://twitter.com/gorka_agirre/status/1026413541581094912
Ronde des Vallees lasterketa junior mailako garrantzitsuenetariko bat da. Munduko hainbat herrialdeetatik joaten dira txirrindulariak. Besteak beste, Belgika, Frantzia, Erresuma Batua, AEB, Kanada… Egun profesional mailan dabiltzan txirrindulari askok hartu dute parte bertan. Esaterako, Ben Hermansek, Romain Bardetek edo Mathieu van der Poelek.